KONFIANTZAREN PEDAGOGIA
«Haurrak ez du hitz egiten baina adierazten du eta hartu behar ditugu eta interpretatu behar ditugu bidaltzen dituen seinaleak»
Rafael Cristóbal.
Arizmendi Ikastola Gipuzkoako Leintz Bailarako bost ikastolen bateratzearekin, Jose Arana, San Frantzisko Xabier, Umezaintza, Almen eta San Viator, sortu zen 2003an. Bere eskaintza 0 urtetik 21 urtera artekoa da. Haur Hezkuntza, Lehen Mailako Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Prestakuntza ez arautua eskaintzak ditu. Hamabi gune ditu hiru herritan banatuta: Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Arrasaten. Guztira, 3.200 ikasle dira. Kooperatiba integrala da Arizmendi Ikastola, hau da, bazkide onuradunek bereziki familiek, lan-bazkideek eta bazkide laguntzaileek osatuta dago. Euskal Herriko ikastolarik handiena da.
Guk bertako metodologian, bereziki bai umezaintzan bai Haur Hezkuntzan oinarritzen diren metodologian, oinarrituko gara, hau da, Konfiantzaren Pedagogian. Baina zertan datza Konfiantzaren Pedagogia? Nola bideratzen dituzte bertako irakasleek klaseak? Zer motatako dinamikak egiten dituzte metodologia hau erabiliz? Zeintzuk dira Konfiantza Pedagogiaren helburuak?
Konfiantzaren pedagogia haurren garapen emozionala eta garapen kognitiboa eraikitzeko erabiltzen den metodologia da. Hau da, haurrei erabateko konfiantza ematen zaie arlo guztietan, eskolak eskaintzen dituen materialak erabiltzen dituzte libreki, haien beharretan oinarritzen dira. Haurrengan oinarri sendoak eraikitzen zaie haiek dituzten erabaki fidagarriak izateko. Hots, haien erabakietan zalantza ez izatea, haurrak badakite zer egiten ari diren, badakite zer den konfiantza eta honetan oinarritzen dira. Ume bakoitza bere erritmoa dauka, beraz, haien beharretara oinarritu behar gara, hau da, haurrak duen erritmoa errespetatu behar da. Gainera, familiekin sortzen duten konfiantza giroa oso garrantzi handia dauka, azkenean haurraren hezkuntza garapenerako lagunduko diolako.

http://irantzudidaskein.blogspot.com/2018/03/5astea-konfiantzaren-pedagogia.html
Konfiantzaren pedagogian oinarrituta dauden eskolak-ikastolak ez dituzte ohiko klase bat ematen, hau da, ez dute hezkuntza sistema tradizionala moduan klaseak ematen. Umeak sekulako askatasuna dute eskolak eskaintzen dituen espazioetan. Espazio oso irekiak dira, erakargarriak oso, haurrengan kuriositatea lortzen dutenak, espazioak horrelakoak izatea haurrei laguntzen die beste klaseko kideekin sozializatzeko, gauzak esperimentatzeko, haur bakoitza zer estimulu behar dituen bai ikasleak ezagutzeko bai irakasleak behatzeko,… Irakasleak ez dira errutinetan oinarritzen, agian jateko orduak baita hamaiketakoa hartzeko orduak beti berdinak izaten dira, besteak ordez ez. Eskola-Familiaren arteko komunikazioa indartzeko agendak erabiltzen dituzte, eguneroko bat bezala erabiltzen dituzte egunero haien seme-alabak eskolan ze dinamika egin dituzten jakiteko, nolako izaera izan duten jakiteko, azkenean irakasleak behatu dituen puntu garrantzitsuenak familiekin elkarbanatzeko erabiltzen da teknika hau.
Haurrak eskolan sartzen diren bezain pronto, aurretik hitz egin dugun sekulako askatasuna izaten dute, hau da, sartzen dira eta haiek erabakitzen dute nora joan, haiek dituzten beharretara jorratzen dira. Haur Hezkuntzako gelak 0-3 urte bitartekoak izaten dira. Horrek esan nahi du, 0-3 urte bitarteko umeak gela batean sartuta daudela guztiok. Berdin gertatzen da, 4-6 urte bitarteko umeekin. Gelak espazio oso irekiak dira, erakargarriak, kuriositatez beteta daudenak. Txokoetan banatzen da espazioa: Mahai jolasen txokoa, joku sinbolikoaren txokoa, eraikuntza txokoa, ordenagailu txokoa, esperimentazio txokoa eta imaginarium txokoa; haurra lasaitzeko erabiltzen den txokoa da. Txokoetan banatuta daude espazioak jolasten ikasteko nahiz ikasten jolasteko, helburu honekin sortu dituzte irakasleok.
0-6 urte bitarteko umeek elkarrekin daude gelan, honi esker, haien arteko komunikazioari garrantzi asko ematen diote, haien artean gauza asko ikasten eta irakasten dituztelako. Bereziki, adin gehiago dutenek txikienei irakasten dizkiete kontzeptu berriak, irakurtzen dizkiete hainbat ipuinak, abesten dute haiekin edo abesti berriak erakusten dizkiete… Irakurtzen dituzten ipuinak helburu pedagogikoa dute, bereziki emozioak ezagutzeko eta hauek martxan jartzeko. Txokoetan egoteko umeen zenbaki mugatu bat dago, hau da, txoko bakoitzean 15 ume egon ahal dira bertan parte hartzen, 16ko bat baldin badago, txoko horretan parte hartu ahal izateko itxaron beharko du ume bat beste txoko batera joan arte. Txokoetan egon eta gero, umeak pegatina bat jartzen dute egon diren txokoan irakasleak jakiteko, beraz, irakasleak ikusten badu ume bat beti txoko berdinean egon dela eta beste batzuk ez dutela probatu , ez zaio behartzen joatera baina bai gonbidatzen du irakasleak berari hara joateko probatzera… Egiten diren lan proiektuak oso garrantzitsuak dira, umeen interesatatik abiatzen direlako. Helburu batzuk zehaztuz umeek gaia osatzen eta lantzen joaten dira.

https://kurutziagaikastola.eus/eskaintza-akademikoa/haur-hezkuntza/attachment/hh_web_3/
Konfiantza pedagogiaren helburu nagusiena pertsonari pertsona oso izaten eta zoriontsu izaten laguntzea helburu duen pedagogia da. Pedagogia hori praktikatzen duten ikuspegitik, pertsona bakoitza bakarra dela pentsatzen dute, hau da, pertsona errepikaezina.
Bukatzeko, oso pedagogia mota interesgarria eta kuriosoa da. Klasean ikusi dugun bideoa, pedagogia mota honi buruz, hainbat gauza interesgarriak eta berriak ezagutu ditut nire garapen profesionalari begira, umeek dituzten gaitasunak, azken finean, atera ahal direla haietatik haiek askatasunez gauza berriak esperimentatzen eta ez bai irakasleok bai familiako kideok haiei behartzen hauek behartuta garatzera. Bideo eta pedagogia mota interesgarri eta gomendagarri oso.