JASO BEHARREKO EBALUAZIOAK

Resultado de imagen de evaluaciones haur hezkuntza
SARE HONETATIK HARTUTAKO IRUDIA:
https://haurhezkuntza.wordpress.com/2013/02/23/lo-que-faltaba-evaluacion-externa-a-los-5-anos/

Tertulia honek, Hik Hasi-ko monografiko batean oinarrituko gara hausnarketa egiteko. Monografiko honek jaso beharrekoak diren ebaluazioetan Haur Hezkuntzan oinarritzen da. Berez, monografiko honen helburua bada ohiko ebaluazioetan edo tradizionalak diren ebaluazioetan ez oinarritzea. Orain arte haurrengan edo irakaslearengan jarri da arreta eta haurra ebaluatua izan da. Tertulia honek proposatzen duena ebaluazio-paradigma honen ikuspegia baztertzea eta apurtzea, beste ebaluazio mota bati aukera emateko.

Haurra haren inguruan dauden kontzeptu eta egoera guztien ondorioa da, beraz, proposatzen dena bada ebaluazio-objektutzat testuingurua hartzea, honi esker haurraren garapen osasuntsua sustatu ahal izateko. Umeak dituen gaitasunak kontuan hartu behar dira, baita hauek garatzeko gaitasuna dutela ere, baina, eskainitako eskola testuinguruaren arabera, garapen osasuntsua ala ez osasuntsua izango da. Haurrek dituzten gaitasun horiek azaleratzeko eta modu osasuntsu batean garatzeko, garrantzi gehien eta eragina gehien duen testuingurua eskola da. Eskolek, badira espazio aproposak haurrek beharrezkoak dituen gaitasunak hobeto garatzeko eta une horretatik aurrera haien bizitzan azaleratzeko. Garrantzitsua da ere, eskolako gelek nolabaiteko familia gune batean bihurtzea, haurra hobe sentitzeko. Horretarako, eskola batean dagoen haur kopurua ondo zehaztea ezinbestekoa da. Faktore hau kontuan hartzea, umearen garapen osasuntsua bultzatu ahal izateko.

Umearen eskolaren ingurunean hainbat testuinguru ezberdin daude. Testuinguru hauen artean kontuan hartzen ditugu, eskola modu orokor batean, eskola osatzen dituzten helduak, eskolako haur taldearen harremanak, umeen arteko adin-aniztasunak, espazioaren antolaketa, bai eskolak bai irakasleak egiten duten materialen aukerak, haurren eskolan dauden bitartean denboraren antolaketa, eskolan dagoen profesionalen taldea, eskolan kontuan hartzen den faktore garrantzitsuenetariko bat badela familia eta bukatzeko komunitatea edo gizartea.

Hasteko, haur bakoitzarekiko harremana eta sentikortasuna kontuan hartu behar dugu, umeek emozioez eta sentimenduez osatzen dute haien izaera propioa eta egoera honek gertatu ahal izateko heldu baten laguntza beharrezkoa da. Eskolako egokitzapena oso garrantzitsua da, bertan umeek hasten dira garatzen haien sentikortasuna eta haien klaseko kideen artean sortzen dituzten harremanak ezinbestekoak dira, baita , irakasleok erakusten duten segurtasuna eta konfiantza ere. Haur bakoitzak bere erritmoa dauka, eta honi heldu behar gara eta kontuan hartu behar dugu irakasle bezala, haur bakoitza bere denbora behar du beharrezkoak diren gaitasunak garatu ahal izateko.

Pikler-en pedagogian bezala, tertulia honek apustua egiten du talde adin aniztasunari, hau da, elkartzea adin desberdinetako umeak gela bakar batean, bertan umeak jokabide ezberdin asko azaleratuko dituztelako, adibidez, ume nagusiagoak haur txikiakoekin daudenean haiek zaintzeko jokabidea erakusten dute. Honi esker, jokabide hauek oso aberasgarriak dira haientzako, umeei aukera ematen dietelako zenbait rol desberdin betetzeko.

Oso garrantzitsua da ere, eskola bateko espazioaren antolaketa egitea. Bai eskola bateko barruko espazioa bai kanpoko espazioa. Eskola batek hainbat espazio desberdin izateari esker, haurrek dituzten nahiak asetzeko balio dituzte. Barruko espazioen artean, hauek kontuan hartuko dira: harrerako gunea, gurasoentzako gunea, guneak eta gune bakoitzeko materialak, motrizitaterako gunea, esperimentaziorako gunea, jolas sinbolikoa garatzeko gunea, eraikuntzak egiteko gunea, jarduera proiektiboa materialekin, ipuinak irakurtzeko eta kontatzeko gunea, loa eta atsedenerako gunea, elikadura edo jantoki gunea eta pardelak aldatzeko eta garbitzeko gunea.

Resultado de imagen de los espacios en educación infantil
SARE HONETATIK HARTUTAKO IRUDIA: http://www.blogproyectos.santillana.es/infantilesp/blog/2017/09/07/como-distribuir-los-espacios-en-el-trabajo-por-proyectos-en-educacion-infantil/

Kanpoko espazioen artean aldiz, guneak eta gune bakoitzeko materialak, motrizitaterako guneak, esperimentazioa garatzeko guneak, joko sinbolikoa garatzeko guneak, eraikuntzak egiteko gunea, jarduera proiektiboa materialekin, ipuinak irakurtzeko eta kontatzeko guneak, atsedena eta lasaitasuna garatzeko guneak, elikadura guneak eta aldaketa eta garbiketa egiteko guneak edo espazioak kontuan hartuko dira. Normalean, naturarekin zerikusia duten ekintzak eta espazioak kontuan hartzen dira ere, bertan umeek klasean garatzen ez duten gaitasunak edo jokabideak bertan, kanpoko espazioan eta naturarekin harremana izaten garatzen dituzte. Beharrezkoa da umeek naturarekin harremanak sortzea.

Eskola bateko espazioetan ekintzak egiteko, denboraren antolaketa, irakasleok zehaztea eta ebaluatzea , beharrezkoa da. Antolaketa honek malgutasuna izan ahal du, umeek ez dute ordu berberean etortzen beti, beraz egoera hau kontuan hartu behar dugu ere, haurraren garapen osasuntsua sustatzeko denboraren antolaketa egokia dela ziurtatu dezakegu.

Profesionalen taldea ebaluatzea ere ezinbestekoa da. Bertan, eskola bateko partaide profesional guztiek espazio berean daude elkarlanean, eta haien arteko koordinazioa eta harreman ezin hobea egotea ezinbestekoa da, haurraren garapena ezin hobea izateko. Haiek, etengabeko berrikuntzan daude beti, eta egongo dira beti.

Familia eta gizarteak edo komunitatea, haurraren garapenean, ingurunean eragin handia daukate, egunerokotasunean. Familiek umeei egiten dieten eskaintzaren izatearen arabera, garapen osasuntsua sustatu ala oztopatu dezakete. Horregatik, irakasle bezala, gogo handiekin lan egin beharko dugu eskoletan, familiek ere umeen garapenean eragin osasuntsua sustatu ahal izateko.

Tertulia honetan agertzen diren eragin ezberdinak, Haur Hezkuntzan kontuan hartzea ezinbestekoa da, eta irakasle bezala, umeek ebaluatzea oso garrantzitsua da, bertan bai umeek, bai eskolak, bai familiek, bai gizarteak, izan duten garapena ikusteko eta kontuan hartzeko.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Crea tu sitio web con WordPress.com
Empieza ahora
A %d blogueros les gusta esto: